Talde gasteiztarrak garaipenarekin amaitu zuten aurre-denboraldia.
Pablo Lasoren gizonak bere zaleekin elkartu ziren berriro Zurbanoko pabiloian. Talde gasteiztarrak 93 eta 76 irabazi zion Triestre Pallacanestrori, Araba Sariaren titulua lortuz. Markus Howard izan zen neurketako jokalaririk nabarmenena 22 puntu eta 21-eko balorazioarekin.
Bi taldeen arteko saskiraketak neurketa hasieran. Gehiago asmatuta, Triestekoek norgehiagokako lehen abantailak lortu zituzten. Pablo Lasoren gizonen erantzuna berehala iritsi zen, lehen laurdena markagailuan aurretik amaituz (29-25). Baskoniak bere erritmoa ezarri zuen eta horrek aldea handitzea ekarri zion. Talde euskalduna bederatzi puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira (57-48).
Gasteiztarrak indarberrituta atera ziren aldageletatik. Defentsan joko ona erakutsita, korrika egin eta saskiraketak lortu zituzten. Urdin-gorriak 78 eta 62-ko markagailuarekin iritsi ziren azken laurdenera. Gidoi berbera azken minutuetan. Pablo Lasorenak ez zuten erritmoa jaitsi eta Araba Sariarekin egin ziren.
Aurre-denboraldiko azken lehian garaipena lortu ondoren, gasteiztarrek Endesa Ligari ekingo diote datorren astean.