Talde urdin-gorriak ezin izan zuen Casademont bikain bat gainditu aurre-denboraldiko seigarren lagunartekoan.
Norgehiagokako lehen minutuen ondoren Chima Moneke zen jokalari nabarmenena sei punturekin. Lehen laurdena 20-17 bukatu zen Casademont Zaragozaren alde. Markus Howarden puntuei esker, Baskoniak neurketaren agintea hartu zuen (26-29, 15. minutuan). Markagailua berdinduta iritsi zen atsedenaldira (42-42).
Aldageletatik pasa ondoren, Pablo Lasoren taldeak defentsan estutu egin zuen, pixkanaka bere jokoa inposatuz. Errebotean nagusitzea eta uztaitik gertu asmatzeak abantaila ematen zien gasteiztarrei azken laurdenaren faltan (57-61). 9 eta 2-ko partzial batek aurretik jarri zituen Fisacen mutilak (66-63, 33. minutuan). Azken txanpan, Zurbanoko taldeak sentsaziak hobetzea bilatu zuen, baina Casademont Zaragozak ez zien aukerarik eman gasteiztarrei (89-83).
Porrota azken aurreko lagunartekoan. Baskoniak Araba Sariarekin, ostirala (19:00), itxiko du aurre-denboraldia Buesa Arenan.