Bi erakundeek nazioarteko hedapena sustatzeko lankidetza-bideak aztertu dituzte.
Baskonia-Alaves Taldeak eta Venezia Football Club-ek topaketa instituzional bat antolatu dute esperientziak partekatzeko eta bi kluben nazioarteko garapena bultzatzen lagunduko duten estrategiak aztertzeko.
Joan den uztailaren 28an izan zen lehen topaketa. Bertan izan ziren Gianluca Santaniello, Business Area Zuzendaria eta Isaac Guerrero, Veneziako Prestakuntza eta Metodologia Futboleko zuzendaria. Baskonia-Alaves Taldea ordezkatuz, Berrikuntzako eta Negozio Berrietako zuzendari Aitor Jiménez izan zen.
Lehen ekintza, NK Istra eta Veneziako taldearen arteko aurre-denboraldiko neurketa izan zen. Italiako hirian jokatu zen 24-25 denboraldirako prestaketa gisa, eta banako emaitzarekin amaitu zen.
Denboraldian zehar, bi kluben artean esperientziak trukatzeko hainbat ekimen garatuko dira, bai Venezian, bai Gasteizen, eta hori beste urrats bat da bi kirol-egituren nazioarteko hazkundean.