Talde gasteiztarrak La Laguna Teneriferen aurka hasiko du etxeko txapelketa irailaren 29an (13:00).
Dagoeneko ezagutzen dugu zein izango den gure ibilbide orria Endesa Ligako 2024-25 denboraldirako. Txapelketa berri honetan, 18 talde lehiatuko dira 34 jardunaldi gogorretan zehar. Pablo Lasoren gizonek Zurbanoko pabiloitik kanpo izango dute lehen proba handia, La Laguna Teneriferi bisita eginez datorren irailaren 29an (13:00).
Endesa Ligako magia urriaren 5ean itzuliko da Buesa Arenara. Urdin-gorriek Morabanc Andorra hartuko dute Opening Week-eko bigarren neurketan. Tenplu urdin-gorria ikuskizunaren epizentroa izango da berriro, saskibaloi onenarekin, musika emanaldiekin eta beste sorpresa askorekin.
Errege eguna ospatzeko, Endesa Ligako egungo txapeldunak, Real Madrilek, euskal hiriburua bisitatuko du (urtarrilaren 6an, 20: 30etan). 33. jardunaldira arte itxaron beharko da Bilbao Basketen aurkako derbia Buesa Arenan bizitzeko (maiatzak 24, 20:45). Baskoniak Rio Breoganen aurka itxiko du lehen itzulia urtarrilaren 19an Zurbanoko pabiloian.
Talde euskaldunak Leyma Coruña izango du aurkari Endesa Ligako denboraldi erregularreko azken jardunaldian. Neurketa hau maiatzaren 29 edo 30an jokatuko da (data eta ordua baieztatu gabe).