Pibot estatubatuarrak eta Baskoniak akordio bat lortu dute datozen bi denboraldietarako.
Donta Hall (Estatu Batuak, 1997) Baskoniako jokalari berria bihurtu da. 2,07 metroko pibota Monakotik dator, bertan LNB ligako titulua lortuz, Pablo Lasoren barne jokorako balio handiko pieza bihurtuz. Monakoko taldearekin egindako azken denboraldian, Dontak 5,3 puntu, 3,5 errebote eta 8,1-eko balorazioa erdietsi du.
26 urteko pibotak 2015-16 denboraldian ekin zion profesional mailako ibilbideari NCAA ligako Alabama Crimson Tide taldean. Bertan 4 urte pasa zituen, bataz beste, 7,4 puntu, 6,3 errebote eta 13-ko balorazio-kreditu lortuz. 2019-20 denboraldiaren amaieran, NBA-ra jauzi egin zuen Detroit Pistonsekin, G-League-n jokaturiko 38 neurketetan batez beste 15.3 puntu, 10.6 errebote eta 24.4-ko balorazioa lortu ondoren.
Pibot estatubatuarraren fitxaketarekin, Baskoniak fisikoa eta indarra gehitu ditu barne jokorako. Ongi etorri, Donta!