Finantza erakundeak eta kirol taldeak Gasteizko iparraldean kokatutako egoitzaren salmenta adostu dute
Baskonia Alavés Taldeak eta Kutxabankek 2018az geroztik daukaten elkarlanean urrats berria egin dute. Honela, Taldearen hazkundeari bultzada berria eman diote eta finantza-erakundeak hirigunera itzultzeko eta bere bezeroekiko hurbiltasuna hobetzeko konpromisoa berretsi du. Ondorioz, Salburuako eraikinaren salmenta sinatu dute. Azpimarratzekoa da dagoeneko Eunéiz unibertsitatea eraikinaren oinarriko solairuan zegoela, alokairuan.
Erosketa honekin, epe ertain eta luzerako duen estrategiaren baitan, taldeak aktiboen hazkundean inbertitzen jarraitzen du, higiezin ezberdinei beharrezko baliabideak emateko helburuarekin, dagozkien alorretan eliteen artean finkatzeko.
Operazioaren zati bat LaLiga Impulso programaren barruan kluben aktiboen hazkundera esklusiboki zuzendutako funtsen bidez finantzatu da.
Eragiketa hau Kutxabankek Gasteizko erdigunera itzultzeko konpromisoaren barruan kokatu da, zehazki, Postas kaleko 11-15eko egoitzara, garai batean Caja Vital-ena zena. Bertan hasiko dira beharrean egun Salburuako eraikinean lanean ari ziren berrogeita hamar lagunak. Bezeroekiko hurbiltasun handiagoa ere indartuko da Independentzia kaleko egoitzan egingo den eraberritze integralarekin.
Josean Querejeta Baskonia Alavés Taldeko presidenteak adierazi duenez, “erosketa honek etorkizunean hazten jarraitzeko aukera emango digu, beste erakunde batzuekin lehiatu ahal izateko, kirol-lehiaketari lotuta ez dauden baliabideak sortuz, eta, aldi berean, eragin positiboa sortuko dugu lurraldean. Gainera, Gasteiz inguruan talentuaren kontratazioa eta prestakuntza sustatzen jarraituko dugu.
Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiaren iritziz, “erosketa onuragarria da Kutxabankentzat eta Baskonia Alavés taldearentzat, baina, batez ere, interesgarria eta positiboa da Arabarentzat. Eraikin enblematiko bat erabiltzeko aukera emango du, kokapen paregabea duena, bere inguruan jarduera sortuz eta, gainera, Baskonia Alavés taldearen proiektuari oso bultzada garrantzitsua emanez. Arabako Foru Aldundiak uste du proiektu honek gure ekonomia sustatuko duela; hasieratik alde bientzat onuragarria zen akordioa bilatzen lagundu dugu, eta azkenean iritsi da. Pozik egoteko arrazoiak ditugu, beraz”. Anton Arriolak, Kutxabankeko presidenteak esan du, “Kutxabankek Arabako lurraldearekin duen konpromiso irmoan urrats bat da akordio hau. Benetan sinesten dugu Eunéiz Unibertsitatearentzat kokapen bikaina dela, eta hau Gasteiz eta Arabarako hezkuntza-egitasmoentzat oso proiektu garrantzitsua, horregatik hasieratik laguntza osoa eman dio Kutxabankek. Pozik gaude Araba, Gasteiz eta Baskonia-Alavés taldearen hazkunde sozial eta ekonomikoari gure ekarpena egiteagatik”. EUNEIZ Unibertsitateko presidente Jordi Rochek eskerrak eman dizkio Kutxabanki, hezkuntza egitasmoa abian jarri zenetik hazkunde bizian den proiektuari laguntza osoa eman diolako, eta Gasteizen hain egoitza enblematiko bat izateak indartu baino ez baitu egin. Orain, eraikin honetan etorkizuneko egonkortasuna bermatzeaz gain, unibertsitate eredu berezi gisa dugun konpromisoa sendotzen dugu”.