Talde urdin-gorriak eta Montenegroko entrenatzaileak hurrengo denboraldian elkarrekin ez jarraitzea erabaki dute.
Dusko Ivanovicek ez du Baskoniaren aulkian jarraituko. Zurbanoko entitateak eta Bijelo Poljeko entrenatzaileak, azken egunetan etorkizunari buruz hitz egin ondoren, elkarrekin adostu dute azarotik zuten harremanarekin ez jarraitzea.
Baskoniak eskerrak eman nahi dizkio Dusko Ivanovici, klubaren historiako entrenatzailerik garrantzitsuenari, denboraldi honetan izan duen profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik, eta Baskoniaren historian zehar Gasteizko taldea zuzentzen eman duen denbora guztiagatik. Dusko beti izango da familia urdin-gorriaren parte.