Talde euskaldunak 18. garaipena eskuratu du zaleen aurrean.
Dusko Ivanovicen gizonek garaipen garrantzitsua erdietsi dute UCAM Murtziaren aurka Endesa Ligako fase erregularreko azken-aurreko lehian. Talde euskaldunak izaera erakutsi du etxeko txapelketako 18. garaipena lortzeko. Vanja Marinkovicek bere aurreko marka guztiak ondu ditu 29 puntu, 9 errebote eta 39-ko balorazioarekin.
Erritmoa eta intentsitatea neurketa hasieran. Erasoko jokoan asmatuta, Dusko Ivanovicen gizonek lehiako lehen abantailak lortu dituzte. UCAM Murtzia ez da atzean gelditu eta markagailua berdintzea lortu du. Baskoniak bere kartak jokatu eta lehen laudena aurretik amaitzea lortu du (30-24). Bisitarien bi hirukok parekotasuna jarri dute berriro bigarren laurdenaren hasieran. Talde euskaldunak erritmoa berreskuratu du, baina Sito Alonsorenak aurrerapausoa eman eta aurretik iritsi dira atsedenaldira (46-48).
Aldageletatik bueltan, urdin-gorriek neurketaren agintea hartu dute. Zurbanoko klubak 17 eta 1-eko partziala ezarri du markagailuan distantzia hartzeko. Baskonia hamar puntuko errentarekin iritsi da azken laurdenera (69-59). UCAM-eko estutu egin du baina arabarrek erasoko intentsitatearekin jarraitu dute aldea handitzeko. Dusko Ivanovicen gizonek izaera erakutsi dute garaipen garrantzitsu bat eskuratzeko (94-79).
Baskoniak bere hurrengo neurketari begiratzen dio. Dusko Ivanovicen gizonak madrilera bidaiatuko dute, igande honetan (18:30), Endesa Ligako fase erregularreko azken lehia jokatzeko Real Madrilen aurka. Norgehiagoka erabakigarria PlayOff-etan sartzeko.