Klubak, 5€-ko prezioa duten bi sarrera jarriko ditu abonatuen eskura, baskoniarentzat garrantzi handikoa izango den murtziaren aurkako neurketarako.
Zurbanoko pabiloia Endesa Ligako fase erregularreko azken-aurreko norgehiagokaren eszenatokia izango da. Bertan Baskoniak eta UCAM Murtziak neurtuko dituzte indarrak (ostirala, 18;15), lehenengoentzat hil edo biziko lehia izanik. Taldeak zaleen babesa beharko du garrantzi handiko garaipena lortzeko. Talde arabarreko abonatuek 5€-ko prezioa duten bi sarrera izango dituzte eskura pabiloiko edozein tokirako baloi duena.
Promozio hau abonatuentzat egongo da eskuragarri, online zein Baskonia-Alaves Storen. Sarrerak online hartu nahi izanez gero, abonatuek ABONATU PROMO tarifa aukeratu beharko dute eta behin, eserlekuak aukeratu eta baieztatu ondoren, tarifa ohiko moduan balidatzeko eskatuko du.
Ostiral honetan, taldeak eta zaleek indarrak batuko dituzte, Endesa Ligako hurrengo faseari begira garrantzi handiko garaipena lortzeko. Ez galdu aukera eta etorri taldeari babesa ematea preziorik onenean!