Dusko Ivanovicen gizonak tenplu urdin-gorrira itzuliko dira Euroleagueko playoff-etako hirugarren neurketarako.
Real Madrilen aurka final-laurdenetako lehen bi norgehiagoketan erori ondoren, Baskonia Buesa Arenara itzuliko da hirugaren lehiarako. Urdin-gorriak, kanporaketako lehen garaipena batzen ahaleginduko dira asteazken honetan, 20:30etatik aurrera, etxean beste aukera bat izateko. Baskoniak, madrilgo bi neurketak aztean utzi eta energiak berritu nahi ditu Buesa Arena Faktorean. 11.000 zale urdin-gorri baino gehiago egongo dira taldeari babesa ematen.
Bi taldeak etxeko txapelketako norgehiagokak irabaztetik iritsiko dira. Baskoniak Palentzia gainditu zuen eta Real Madrilek Monbus Obradoiro. Chus Mateoren gizonak nagusi izan dira lehen bi neurketetan, baina Tadas Sedekerskis kapitainak zaleen babesarekin bat egitea espero du garaipena lortzeko: “Buesan dauden zaleei mezu bat bidali behar diegu babesa eman diezaguten. Nire ustez, taldea dena ematen ari da, borrokatzen ari da eta denok batera irabaz dezakegu lehia hau”.
ORDUTEGIAK
19:00 – Ateen irekiera
20:15 – Harrera urdin-gorria taldeari
20:30 – Baskonia – Real Madril neurketaren hasiera
Gasteiztarrek markagailuari buelta ematean sinisten dute eta bihar Berlineko Lauko Finalerako txartela lortzeko lehian jarraitzeko borrokatuko dute.