Dusko Ivanovicen gizonek garaipenarekin amaitu dute astea.
Urdin-gorriek markagailua irauli dute bigarren zatian Endesa Ligako 17. garaipena lortzeko talde palentziarraren aurka. Astea modurik onenean amaitzeko eta playoff-eko borrokan jarraitzeko beste jardunaldi batez. 23 puntu, 12 errebote eta 36-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Palentziak ondo ekin dio neurketari 14 eta 4-ko partzial batekin. Baskoniak erantzun eta 1 eta 8-eko partzial bat lortu du kanpoko jaurtiketa onekin. Lehen laurdena 32 eta 27-ko markagailuarekin amaitu da. Talde palentziarrak aldea handitu du 15 eta 8-ko partzial batekin eta aurretik jarraitu du bigarren laurdenean. Aldageletara 57 eta 48-ko markagailuarekin iritsi da.
Baskonia energia berriekin kantxaratu da bigarren zatian eta Luis Guilen taldeak erasoko jokoan egindako hutsegiteen laguntzaz, markagailua iraultzea lortu du hirugarren laurdenaren azken uneetan (68-70). Neurketa 72 eta 76-ko markagailuarekin iritsi da azken 10 minutuetara. Dusko Ivanovicen gizonek nagusitasuna mantendu dute 4 eta 15-eko partzial batekin. Azkenean, Baskoniak 93 eta 101 irabazi du, Endesa Ligan garaipen berri bat erdietsiz.