Joko-antolatzaile urdin-gorria saskiratze pase gehien banatu dituen jokalaria izan da.
Europan debuta egin duen urtean, Codi Miller McIntyrek fase erregularreko asistentzia emailerik nagusiena bezala amaitu du. Neurketako 7.2 asistentzia banatuta, joko-antolatzaile urdin-gorria lehen fase honetako buruan amaitu du.
Saskiratze paseak banatzeko duen trebetasunak EuroLeagueko historian lekua egiteko balio izan dio. Joan den otsailaren 8an ASVELen aurka jokatutako neurketan 20 asistentzia banatu ondoren, txapelketa kontinetaleko lehia bakar batean asistentzia gehien banatu dituen jokalaria bihurtu zen. Norgehiagoka horretan gainera, 11 puntu, 11 errebote eta 42-ko balorazioa lortu ondoren, EuroLeagueko historian jokalari batek lortutako laugarren hirukoitz bikoitza sinatu zuen.
Fase erregularreko 8. eta 26. jardunaldiko MVP-a ere izan da.