Urdin-gorriek etxeko txapelketako 16. garaipena batu dute.
Markus Howardek azken segundoan erdietsitako hiruko batek garaipena eman dio Baskoniari Rio Breoganen aurka. Urdin-gorriek neurketa irabaztea lortu dute markagailuan atzetik egon ostean. Matt Costello izan da MVP-a 18 puntu, 9 errebote eta 23-ko balorazioarekin.
Irteera ona egin du Rio Breoganek Buesan, neurketaren agintea hartuz 6 eta 20-ko partzial batekin. Lugoko taldeak hutsuneak topatu ditu urdin-gorrien defentsan eta lehen laurdena 13 eta 27-ko markagailuarekin amaitu da. Baskonia suspertu egin da, gehiago asmatuz erasoko jokoan. 16 eta 8-ko partzial batekin, aldea 6 puntura murriztea lortu du. Azkenean, norgehiagoka 33 eta 39 iritsi da atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan dinamika berdinak jarraitu du eta Baskoniak ezin izan du markagailuan aurretik jartzerik izan. Aldea murriztu badute ere, urdin-gorriak 51 eta 58 iritsi dira azken laurdenera. Gasteiztarrek amaieraraino borrokatu dute eta Markus Howarden hiruko batekin Endesa Ligako 16. garaipena erdietsi dute.