Dusko Ivanovicen gizonek Real Madrilen eta Valentzia Basketen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Buesa Arenatik kanpo batzeko momentua. Baskoniak Real Madrili egingo dio bisita ostiral honetan, apirilak 5 (20:30), Euroleagueko neurketa garrantzitsu batean. Bi egun beranduago (igandea, 17:00), valentziako lurretara joango da Endesa Ligako jardunaldi berri bati aurre egiteko. Baskonia bi garaipen garrantzitsu lortzen ahaleginduko da txapelketa kontinentaleko PlayIn-aren eta etxeko txapelketako PlayOff-etako borrokan jarraitzeko.
Baskoniak egungo europako txapeldunari egingio dio bisita asteko lehen hitzorduan. Ostiral honetan (20:30), urdin-gorriek WiZink Centerra bidaiatuko dute Euroleagueko 33. jardunaldia jokatzeko. Bisita garrantzitsua PlayIn-ari begira. Gasteiztarrek pasaden denboraldiko emaitza errepikatzen ahaleginduko dira (81-85). Euroleagueko talderik saskiratzailenetakoak direnen arteko lehia, Baskonia bosgarren postuan kokaturik dago, 83.6 puntu lortuta, eta Chus Mateorenak lehen postuan daude 88.9 puntu saskiratuta.
Valentzia Basket, urdin-gorrien bigarren aurkaria. Baskoniak Fontetan itxiko du astea. Dreamland Kanaria Handiaren aurka galtzetik (79-71) iritsiko da Valentzia. Neurketa garrrantzitsua PlayOff-ei begira, Mumbrurenak bi postu gorago kokatuta daude 16 garaipenekin, pasaden larunbatean Casademont Zaragozaren aurka 15. lortu zuen Baskoniak baino bat gehiago. Boubacar Touré baja izango da, baina entrenatzaile kataluniarrak bere jokalaririk baloratuena den Brandon Davies berreskuratu zuen. 14,6 puntu, 4,6 errebote eta 16,5-eko balorazioarekin, txapelketako zazpigarren jokalaririk baloratuena da norteamerikarra.
Bi erronka berri urdin-gorrientzat apirila hasteko. Bi bisita garrantzitsu bi txapelketetan borrokatzen jarraitzeko. Ostiral honetan (20:30), Baskoniak Real Madril bisitatuko du. Bi egun beranduago (igandea, 17:00), Dusko Ivanovicenek Valentziara bidaiatuko dute Endesa Ligako jardunaldi berri bati aurre egiteko.