Dusko Ivanovicen gizonek etxetik kanpoko hiru norgehiagokako astea itxi dute batu gabe.
Baskonia azken segundoetan erori da Bilbon (82-80). Amaieraraino borrokatu badute ere, Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute derbia bereganatu. 21 puntu, 7 asistentzia eta 27-ko balorazioarekin, Codi Miller-McIntyre izan da talde gasteiztarreko jokalaririk nabarmenena.
Saskiratze banaketa derbiaren hasieran. Etxekoek errebotearen kontrola lortu dute neurketa lehen abantaila lortzeko. Baskoniak erritmoa hartu eta markagailua berdintzea lortu du, baina etxeko taldeak hobeto amaitu du lehen laurdena aurretik amaitzeko (28-22). Ponsarnaurenak diferentzia handitzen ahalegindu dira bigarren laurdenean. Baskoniarrek erasoan izan duten arintasun faltak, neurketaren gidaritza hartzea ekarri dio Bilbao Basketi, baina urdin-gorrien azken momentuko susperraldiak markagailua bi puntura hurbiltzea ekarri du atsenenaldirako (43-41).
Aldageletatik bueltan, erasoko bi jokaldi oni esker, markagailuan aurretik jartzea lortu du Baskoniak. Talde bilbotarra ez da atzean gelditu eta neurketa berdinduta gelditu da hirugarren laurdenaren erdialdean. Dusko Ivanovicen gizonek aurretik iritsi dira azken laurdenera (59-63). Erritmoa eta intentsitatea laurdenaren hasieran. Bi taldeen erasoko intentsitateak lehia berdinduta mantendu du. Azken segundoetan Bilbao Basketek lortutako hiruko bati esker garaipena eman dio etxeko taldeari (82-80).
Talde euskaldunak hurrengo neurketei begiratzen die. Baskoniak Euroleagueko fase erregularreko etxeko azken neurketa jokatuko du ostegun honetan (20:30) Anadolu Efesen aurka. Larunbatean, Endesa Ligako jardunaldi berri bat Buesa Arenan Casademont Zaragozaren aurka (20:45h).