Baskoniak bere bidaiarekin jarraitzen du eta talde lituaniarraren aurka jokatuko du ostegun honetan (19:00)
Partizanen aurkako neurketatik 48 ordura, Dusko Ivanovicen gizonek Zalgirisen aurka neurtuko dituzte indarrak asteko europako bigarren neurketan. Lehia ostegun honetan (19:00) jokatuko da Zalgirio Arenan. Garrantzi handiko norgehiagoka urdin-gorrientzat Play-In-eko postuetan sendo mantentzeko.
15º Zalgiris Kaunas (12 garaipen eta 18 porrot): Pasaden abenduan iritsitako Andrea Trinchieri italiarrak zuzentzen du talde lituaniarra. Beraren etorreratik jokaturiko hamahiru neurketetatik zazpi irabazi ditu Zalgirisek. Kaunasekoak Virtusen aurka Euroleagueko 12. garaipena erdiestetik iritsiko dira urdin-gorrien aurkako lehiara. 17,2 puntu, 2,8 errebote eta 18,6-ko balorazioarekin, Keenan Evans da taldeko jokalaririk nabarmenena.
9º Baskonia (16 garaipen eta 14 porrot): Partizanen aurka erori ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin iritsiko dira Kaunasera. Bi taldeek 29 aldiz neurtu dituzte indarrak, baskoniak horietatik 16tan garaipena lortuz. Talde arabarrak garaipen berri bat bilatuko du europako txapelketako hurrengo fasea jokatzeko aukerak mantentzeko.
Neurketa garrantzitsua izango da, Euroleagueko fase erregularreko azken neurketei begira batzen jarraitu nahi duen talde urdin-gorriarentzat.