Baskoniak Coviran Granadaren bisita jasoko du Endesa Ligako lehia berri batean.
Batzen jarraitzeko momentua Ivanovicen gizonentzat. Baskoniako tenpluan jokaturiko azken hiru neurketak irabazi ondoren, Baskoniak garaipen garratzitsu berri bat bilatu nahi du, larunbat honetan (18:00), Endesa Ligan. Play-Off-etako postuen borrokan jarraitzeko eta bigarrenez, etxean aste borobila sinatzeko garaipenaren bila. Saskibaloiari ez ezik, Buesa Arenak ikuskizunari ere irekiko dizkio ateak, neurktaren ondoren Fresstyle Moto-Krosaz gozatzeko.
9º Baskonia (13 garaipen eta 11 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek batzen jarraitu nahi dute etxeko txapelketan. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, granadako taldearen bisita jasoko dute garaipen garrantzitsu bat lortzeko helburuarekin. Baskonia bosgarren talderik baloratuena (92,50) eta laugarren saskiratzaile nagusiena (86,13) da. 14,6 puntu, 6,8 errebote eta 19-9-ko balorazioarekin, Chima Moneke da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
15º Coviran Granada (7 garaipen eta 17 porrot): Pablo Pinek zuzentzen duen taldea beheko postuetatik aldentzeko balioko liokeen garaipena lortzeko helburuarekin iritsiko da Buesa Arenara. Granadako taldeak Surne Bilbao Basketi irabazi zion azken jardunaldian. Coviran Granadak NBA-ko jokalari ohi izandako Will Bartonekin indartu da.
Bi taldeen arteko laugarren lehia izango da Endesa Ligan, Baskoniak, aurretik jokaturiko hiru neurketak irabazi ondoren. Gasteiztarrak garaipen garrantzitsua lortzen ahaleginduko dira, Buesa Arenan laugarrena jarraian erdietsiz.