Urdin-gorriak 16. garaipena lortzen ahaleginduko dira talde italiarren aurka ostegun honetan Zurbanoko pabiloian
Ostegun honetan, 20:30etatik aurrera, talde gasteiztarrak txapelketa kontinentaleko 29. jardunaldiari egin beharko dio aurre. Dusko Ivanovicen gizonek Armani Milanen aurka neurtuko dituzte indarrak sailkapenen gora egiteko balio dezakeen garaipena lortzeko helburuarekin.
8º Baskonia (15 garaipen eta 13 porrot): Pasaden ostiralean, Buesa Arenan, Alba Berlin gainditu ondoren iritsiko da italiarren aurkako lehiara Zurbanoko taldea. Neurketako hiruko gehien sartzen duen taldea da Baskonia (11), Markus Howard izanik alderdi honetako sailkapenaren liderra. Txapelketa kontinentaleko erreboteatzaile nagusienak dira Chima Moneke eta Tadas Sedekerskis.
12º Armani Milan (12 garaipen eta 16 porrot): Ettore Messinak zuzentzen duen taldeak baskoniak baino hiru garaipen gutxiago ditu eta sailkapeneko hamabigarren postuan ageri da. Armani Milanek 11 aldiz bisitatu du Zurbanoko pabiloia eta 8tan, etxeko taldea atera da garaile. 11 puntu, 5,1 errebote eta 18-ko balorazioarekin, Nikola Mirotic da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Norgehiagoka garrantzitsua Baskoniarentzat. Zaleen babesean, bere bertsiorik onena erakusten saiatuko da Messinaren taldea mendean hartzeko Euroleagueko fase erregularreko azken txanpa honetan.