Ivanovicen gizonek Berlineko taldea gainditu dute zaleen babesarekin.
Talde gasteiztarrak txapelketa kontinentaleko hamabosgarren garaipena erdietsi du Alba Berlinen aurka. Talde garaipena eta hasieratik nagusituta, Baskoniako bost jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 14 puntu, 10 asistentzia, 4 errebote eta 25-eko balorazioarekin, Codi Miller-McIntyre izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Intentsitatea eta erritmoa Buesa Arenan. Talde gasteiztarrak ideia argiekin sartu da erasoan eta norgehiagokako lehen errentak lortu ditu. Israel Gonzalezen gizonak aldea murrizten ahalegindu dira, baina etxekoek bere horretan jarraitu dute lehen laurdena 13 punturekin amaitzeko (23-10). Erasoan erakutsitako oldartasunak aldea handitzeko aukera eman die urdin-gorriei. Ivanovicen gizonak aurretik iritsi dira atsedenaldira (42-34).
Gidoi berbera hirugarren laurdenaren hasieran. Baskoniak azeleragailua zapaldu du diferentzia handitzeko. Talde alemaniarra ez da atzean gelditu, baina ezin izan du etxeko taldea gainditu. Baskoniak alde politarekin iritsi da azken laurdenera (63-47). Erasoko intentsitateak puntuak sartzeko eta aldea handitzeko aukera eman dio Baskoniari. Dusko Ivanovicen gizonek garaipena lortu dute Eurolegue Buesa Arenara itzuli den egunean (88-71).
Zurbanoko taldeak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Ivanovicen gizonek garrantzi handiko neurketa jokatuko dute Bartzelonaren aurka igande honetan. Lehia datorren igandean, 18:30etan, ospatuko da Buesa Arenan.