Urdin-gorriek ezin izan dute etxetik kanpo batu Endesan Ligan.
Dreamland Kanaria Handiak neurketaren agintea hartu du hasieran, urdin-gorriak baina gertu zeudelarik (10-8). Distantzia luzetik hainbat saskiratze egin ondoren, markagailua berdinduta zegoen lehen laurdena amaitzeko minutu baten faltan. Lehen hamar minutuak 26 eta 22-ko markagailuarekin amaitu da. Baskonia indartsu atera da eta neurketan aurretik jartzea lortu du (28-30). Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute lidergoa mantendu eta lehia 48 eta 39-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Kanaria Handiko taldea energia berrituekin kantxaratu da, aldea 11 puntura handituz (65-54). Baskoniak ezin izan du aldea murriztu eta hirugarren laurdena 68 eta 57-ko markagailuarekin amaitu da. Dreamland Kanaria Handiakoek urdin-gorrien erasoko hutsegiteak aprobetxatu dituzte diferentzia aldentzeko. Azkenean, Baskonia Jaka Lakovicen gizonen aurka erori da (98-80). 24 puntu, 6 asistentzia, 5 errebote eta 27-ko balorazioarekin, Codi Miller McIntyre izan da MVP urdin-gorria.