Baskoniak Fenerbahçe Bekoren aurka neurtuko ditu indarrak ostiral honetan (18:45) Ulker Sports and Event Hallen.
Dusko Ivanovicen gizonek etxetik kanpoko bi lehia gogorrekin hasiko dute martxoa. Talde turkiarra izango da asteko lehen aurkaria urdin-gorrientzat (ostirala, 18:45). Aurkaria gogorra geldialdiaren osteko Europako txapelketako lehen lehian. Saras Jasikeviciusek zuzentzen duen taldea baskoniaren aurkari zuzena da, garaipen bat gehiago du eta Turkish Airlines Euroleagueko zazpigarren postuan ageri da.
7º Fenerbahçe Beko (15 garaipen eta 11 porrot): Istanbuleko taldea europako txapelketara itzuliko da turkiako Kopa bereganatu ondoren. Pasaden abenduan, Saras Jasikevicius entrenatzaile lituaniarra Fenerbahçeko aulkira iritsi ondoren, talde turkiarrak bederatzi garaipen lortu ditu, sailkapeneko zazpigarren postuan kokatuz. 12,5 puntu, 4,8 errebote eta 14,6-ko balorazioarekin, Nigel Hayes-Davis estatubatuarra da taldeko jokalaririk nabarmenena.
8º Baskonia (14 garaipen eta 12 porrot): PlayOff-etako borrokan ari diren bi aurkari zuzenen arteko lehia. Buesa Arenako joaneko neurketan eginiko bezala, Dusko Ivanovicen gizonek bere bertsiorik onena erakusten ahaleginduko dira Istanbulen garaipena bereganatzeko. Macabbi eta Asvelen aurka bi garaipen jarraian lortu ondoren, urdin-gorriek europako txapelketari ekingo diote berriro izandako geldialdiaren ostean. Bi taldeek 36 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 19tan atera dira garaile gasteiztarrak.
Neurketa garrantzitsua ostiral honetan (18:45) Istanbulen, Turkish Airlines Euroleagueko PlayOff-etan sartzeko borrokan ari diren bi aurkari zuzenen artean.