Tenplu urdin-gorria denboraldiko hirugarren asistentziarik onenaren bidean doa Endesa Ligan.
Buesa Arena faktorea garrantzitsua izango da Baskonia eta Bartzelonaren arteko datorren martxoaren 10eko (18:30) lehian. Geldialdiaren ondorengo lehen neurketa izango da eta baskoniako zaleak indartsu itzuli nahi dute.
10.000 zale urdin-zuri baino gehiagok bultzatuko dute taldea Endesa Ligako hamahirugarren garaipena lortzeko, Play Off-etako borrokan jarraitzeko norgehiagoka garrantzitsuan. Surne Bilbao Basketen aurkako Opening Game-aren eta pasaden urtarrilean Real Madrilen aurka jokatutako neurketaren atzetik, Zurbanoko pabiloiaren hirugarren asistentziarik onena izango da Endesa Ligan.
Martxoaren 10ean (18:30) emozioz beteriko arratsaldea biziko dugu Buesa Arenan. Dusko Ivanovicen gizonek Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak Play Off-etako postuetan sartzeko helburuarekin. Tenplu urdin-gorriak bere itxurarik onena izango du, dagoeneko 10.000 Baskonia zale baino gehiago baieztatuta daudelarik.