Baskoniak motorraren munduko ikuskizun handienetako bat Gasteizera ekartzearen aldeko apustua egin du berriro.
Datorren martxoaren 16an, Baskonia eta Coviran Granadaren arteko neurketaren ondoren, Buesa Arena FREESTYLE MOTOCROSSeko agertoki bihurtuko da. Klub urdin-gorriak kirol munduan entretenitzeko beste modu baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, moto akrobatikoen ikuskizuna Endesa Ligako jardunaldi berri baten elementu bereizgarria izanik.
Motocrosseko erreferente bat den eta akrobazioaren munduan ibilbide arrakastatsua duen, X-Fighters serieak irabaziz eta X-Games ospetsuetan brontzezko domina lortuz, Dany Torres kartelburu delarik, Greg Rowbottom, Pedro Torres eta Javier Rufete ere bertan izango dira. Pirueta eta trikimailu bereziekin pabiloi osoa zutitzeko asmoz iritsiko diren lau pilotu.
Adrenalinaz betetako ekitaldi handirako sarrerak SALGAI DAUDE jada 15€-tik aurrerako prezioarekin helduentzat. Gazteenek FreeStyle Motocross ekitaldiaren itzulerarekin gozatzeko asmoarekin, haurrentzako sarrera guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Saskibaloiaren eta motorraren mundua uztartuko dituen ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.