Buesak gertaera historiko bat bizi eta Codi Miller-McIntyre omendu zuen.
Neurketa ikusgarria jokatu zuen joko-antolatzaile urdin-gorriak talde gasteiztarrak ASVEL-en aurka lortutako garaipenean (94-80). 20 saskiratze pase eman ondoren, Euroleagueko neurketa batean asistentzia gehien banatu dituen jokalaria bihurtu da.
11 puntu, 11 errebote, 20 asistentzia eta 42 balorazioarekin, txapelketa kontinentala sortu zenetik hirukoitz bikoitza lortzen duen laugarren jokalaria bihurtu da.
Baskoniako historia liburuetan Codi Miller-McIntyren izena betirako geratuko da.