Dusko Ivanovicen gizonek talde frantziarraren bisita jasoko dute geldialdiaren aurreko europako azken lehian.
Aste berri bat Baskoniarentzat. Talde gasteiztarrak Asvel frantziarraren aurka neurtuko ditu indarrak geldialdiaren aurreko Turkish Ailines Euroleagueko azken norgehiagokan. Partida garrantzitsua azken sailkatuaren aurka txapelketako hamalaugarren garaipena lortzeko helburuarekin. Bi taldeen arteko lehia ostegun honetan izango da, 20:30etan, Buesa Arenan.
9º Baskonia (13 garaipen eta 12 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek garaipen garrantzitsua lortu zuten pasaden astean Maccabiren aurka, averagea bere alde izanik. Talde euskaldunak hamairugarren garaipena batu zuen, sailkapenean gora eginez eta zortzi talderik onenen artean sartzeko borrokan jarraituz. Baskoniako hiru jokalari daude jokoaren alderdi desberdinetako sailkapenaren buruan: Markus Howard (Hirukoetan), Codi Miller-McIntyre (Asistentzietan) eta Chima Moneke (Erreboteetan).
18º LDLC Asvel (5 garaipen eta 20 porrot): Duela hilabete Gianmarco Pozzecco kaleratu ondoren, Lyoneko taldea Pierric Poupet entrenatzaile frantziarrarekin egin zen. Guztira bost garaipen lortuta, Villeurbannekoak ez dira denboraldi ona egiten ari eta sailkapeneko azken postuan kokaturik ageri dira. Baskoniako jokalari izandako Youssoupha Fall da txapelketa osoan erasoko errebote gehien harrapatzen dituen jokalaria (2.8 neurketako).
Bi taldeek hamahiru aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 8tan atera dira garaile urdin-gorriak. Neurketa garrantzitsua ostegun honetakoa, garaipena lortuta, Dusko Ivanovicen gizonek sailkapenean postuak aurreratzeko aukera izango dutelako.