Baskoniak Munichera bidaiatuko du asteko hiru hitzorduetatik lehena jokatzeko.
Aste berri bat abian da Dusko Ivanovicen gizonentzat. Lehen erronka babariako hiriburuan izango da, non urdin-gorriek Bayernen aurka jokatuko dute Euroleagueko jardunaldi berri batean (asteartea, 20:00). Seigarren aldia izango da Baskoniak Bmw Parka bisitatzen duela. Txapelketa osoko talderik erreboteatzaileenetakoak diren bi taldeen arteko lehia, Baskonia bosgarrena da (35.5) eta Bayern bigarrena (37.1).
15º FC Bayern (9 garaipen eta 14 porrot): Pablo Lasok zuzentzen duen taldea ASVEL-en aurka erortzetik iritsiko da neurketara. Alemaniarrak sailkapenaren beheko postuetatik aldentzeko garaipena bilatuko dute. Hakro Merlinesen aurkako ligako azken lehian Niklas Wimber, Andreas Obst eta Devin Booker baja izan ziren. 12,3 puntu, 6,8 errebote eta 14,8-ko balorazioarekin, Serge Ibaka da taldeko jokalaririk nabarmenena.
11º Baskonia (12 garaipen eta 11 porrot): Azken jardunaldian Valentzia Basketen aurka erori ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek europan batzen jarraitu nahi dute. Astearte honetan (20:00) Munichen jokatuko dute Play-In postuetara itzultzen lagunduko lioken garaipena lortzeko. 14,2 puntu, 7,3 errebote eta 19,7-ko balorazioarekin, Chima Moneke da Euroleague osoko hirugarren jokalaririk baloratuena.
Bayern eta Baskonia 11 aldiz neurtu dira txapelketa kontinentalean, garaipenen balantzea 5-ekoa izanik alemaniarrentzat eta 6-koa gasteiztarrentzat. Astearte honetan (20:00), urdin-gorriak Euroleagueko 13. garaipena lortzen ahaleginduko dira.