5+11 Fundazioa eta talde urdin-gorria elkarrekin lanean ari dira CIBB24 edizio berri honetan.
Baskoniaren Nazioarteko Campusaren XIV. edizioa martxan jarri da. Iaz parte hartzeen errekorra gainditu ondoren, 5+11 Fundazioa eta Baskonia elkarlanean ari dira CIBB24 edizio ilusionagarria prestatzen. Beste behin, saskibaloia izango da uda hasierako protagonista nagusiena.
Aurreko edizioetan bezala, Nazioarteko Campusa Gasteizen egongo da kokatuta, aurtengo lau lan ildoak gauzatzeko (banakako teknika programa, berariazko hobekuntza-programa, talde-joko programa eta azken ebaluazio programa) baliagarriak izango diren 13 pistekin. Iazko edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, CIBB24-ak bi aste intentsu, zirraragarri eta kirolean ikusgarri bizi nahi ditu.
Lehen txanda ekainaren 23tik 30era bitartez eta bigarrena ekainaren 30etik uztailaren 7ra arte garatuko duen Campusean izen emateko epea zabalik da jada. Lehen astea 2006 eta 2015. urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzendurik egongo da. Bigarren astean aldiz, protagonismoa 2006 eta 2012. urteen artean jaiotakoek hartuko dute. Jokalari gazteei garapen teknikoa eta taktikoa dibertimenduarekin eta interakzio sozialarekin uztartuko dituen esperientzia ematea helburu duen Minibasket modalitatea (2013-2015) lehen txandan txertatuta egongo da.
Nazioarteko Campuseko 1go txanda: 2024ko ekainaren 23tik 30era, 2006 eta 2015. urteen artean jaiotako gazteentzat.
Nazioarteko Campuseko 2. txanda: 2024ko ekainaren 30etatik uztailaren 7raino, 2006 eta 2012. urteen artean jaiotako gazteentzat.
David Gil, Saski Baskoniako entrenatzaile laguntzailearen zuzendaritzapean, Xabier Aspe talde urdin-gorriko entrenatzaile laguntzaileak lagunduta, CIBB24ko staff-a honako hau izango da: campuseko zuzendari 1, campuseko zuzendariorde 1, 3 koordinatzaile, entrenatzaile 1 10 jokalariko, pistako buru 1 instalazio bakoitzeko, fisioterapeuta 1 instalazio bakoitzeko eta aisialdiko monitore batzuk.
Inskripzioak basket@zadorspain.com helbidean edo 636 96 05 10 telefonoan egin ahal izango dira. Informazio gehiago Fundación 5+11 webgunean.