Joko-antolatzaile estatubatuarra denboraldi amaierara arte iritsi da talde urdin-gorrira.
Jordan Theodore eta Saski Baskonia akordio batera iritsi dira estatubatuarrak talde gasteiztarrean jokatzeko denboraldi amaierara arte. 1.84 metroko joko-antolatzailea (New Jersey, 1989) LNB Pro A-ko Boulogne-Levallois taldetik iritsi da Zurbanoko entitatera.
Jordan frantziako ligatik iritsi da Baskoniara. Bertan, 13,3 puntu, %54,6-ko portzentajearekin 2-ko jaurtiketetan, 3,9 asistentzia eta 11,4-ko balorazioa erdietsi du 12 norgehiagoketan. Europan esperientzia handia duen jokalaria, 2017-18 denboraldian Turkish Airlines Euroleague jokatu zuen EA7 Emporio Armani Milanekin, batez beste 11.6 puntu, 4.7 asistentzia eta 11-ko balorazioa lortuz. Theodorek Eurocup-a ere ezagutzen du Unics Kazanen eta Umana Reyer Venezian aritu ondoren.
New Yerseykoa joko-antolatzaile postua indartzeko eta kanpoko jokoan esperientzia gehitzeko iritsi da Zurbanoko entitatera. Jordan Theodore, Besiktaseko etapan entrenatzaile izan zuen Dusko Ivanovicen aginduetara jarriko da. Ongi etorri Jordan!