Dusko Ivanovicen gizonek Izar Gorriaren aurka jokatuko dute europako jardunaldi berri batean.
Serbiako hiriburura bidean, Izar Gorriaren aurka (osteguna, 19:00), Euroleagueko garaipen berri bat lortzeko. Urdin-gorriek, pasaden jardunaldian Olympicos menderatu ondoren, denboraldiko bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira Ioannis Sfairopoulos gizonen aurka. Joaneko norgehiagokan, urdin-gorriek serbiarrak menderatu zituzten Buesa Arenan (87-85).
13º Izar Gorria (9 garaipen eta 12 porrot): Europako azken jardunaldian garaipena lortu ondoren jasoko du Baskoniaren bisita Belgradeko taldeak. Bigarren itzulira begira, Izar Gorriak G-Leaguetik datorren Javonte Smart jokalaria fitxatu du, nahiz eta, neurketarako zalantza izan. 10,4 puntu, 5,7 errebote eta 14,2-ko balorazioarekin, Luka Mitrovic da talde serbiarreko jokalaririk nabarmenena.
10º Baskonia (11 garaipen eta 10 porrot): Ostegun honetan (19:00), gasteiztarrak etxetik kanpoko garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira. Pasaden jardunaldian Olympiacos menderatu ondoren, Baskonia Play-In-eko postuetara itzuli zen. Baskonia eta bere jokalariak estatistiketako erreferenteak dira, Markus Howard hiruko saskiratzaile onena (3,5 hiruko) edo Tadas Sedekerskis erreboteatzaile nagusiena izanik (7,4 errebote). Chris Chiozza baja izango da azken norgehiagokan min hartu ondoren.
Baskoniak eta Izar Gorriak 17 aldiz neurtu dituzte indarrak txapelketa kontinentalean, garaipenen balantzea 8koa izanik Belgradekoentzat eta 9-koa Gasteiztarrentzat. Ostegun honetan (19:00), garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira Euroleagueko 12. batzeko.