Baxi Manresaren aurkako neurketaren azken txanpan min hartu ondoren, joko-antolatzaile urdin-gorriak zaintiratua du eskuin belaunean.
Atzoko egunean talde urdin-gorriko medikoek Chris Chiozzari eginiko probek baieztatu dute eskuin belauneko hegaleko lotailuan lesioa duela.
Jokalari estatubatuarra baskoniako zerbitzu medikoekin lanean ari da eta bere eboluzioak markatuko du noiz itzuliko den taldearen dinamikara.