‘Engagement’-a eta zaleekiko interakzioa % 172an hazi da talde urdin-gorriaren kasuan eta % 300ean Deportivo Alavesen kasuan.
Azken urtean zehar Baskonia-Alaves taldearen estrategia digitalak bultzada handia jaso du, batez ere Deportivo Alavesen eta Saski Baskonian; sare sozialetako kontuetan 5.3 miloi jarraitzaileetara iritsiz.
Informatzeko eta entretenitzeko helburu bikoitzarekin, entitate gasteiztarraren futbol eta saskibaloi taldeen kirol gaurkotasunak bere argitalpenen joera markatu du, Twitterren, Facebooken edo Instagramen egindako milaka publikazioekin eta TikTok edo Youtuben partekatutako ehunka orduko edukiekin. Plataforma horretan, ‘Insideek’ kanalen kalitatea eta maila igo dute.
2024an murgilduta, Baskonia-Alaves Taldeak estrategia digitalean egiten duen lan nekaezinarekin jarraitzen du, zaleengandik gertu dauden profilekin, taldeen eguneroko informazioa ahalik eta osoen eta azkarren helarazteko.
Horrela, zaleen interakzioa kontuetan islatzen duen ‘engagement’-a % 172 hazi da baskoniaren kasuan eta % 300ean Deportivo Alavesen kasuan.