Urdin-gorriak urteko etxeko azken neurketan erori dira eta lau garaipen eta porrot batekin itxi dute baskoniaren esprinta.
Baskoniak ezin izan dio lehen zati zail bati buelta eman eta 81 eta 91-ko markagailuarekin erori da italiarren aurka. Intentsitate handiko egun hauetan, Buesa Arenan jokaturiko bost neurketetatik lau irabazi dituzte urdin-gorriek. 16 puntu, 8 errebote eta 26-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da baskoniako jokalaririk nabarmenena.
Virtus Baskonia baino hobeago atera da neurketara eta 7 eta 17-ko partzial batekin, lehen abantailak lortu ditu. Baskonia aldea murrizten ahalegindu da baina lehen laurdena 15 eta 24-ko markagailuarekin itxi da. Dusko Ivanovicen gizonak gerturatuz joan dira eta atsedenaldirako bost minuturen faltan lau puntura jarri dira (28-32). Defentsan aurrerapausoa emanez, markagailua iraultzea lortu dute urdin-gorriek (38-37). Baskoniak aldea mantendu du eta atsedenaldira aurretik iritsi da (43-42).
Gasteiztarrek aldeari eutsi diote aldageletatik bueltan (51-49), baina 2 eta 8-ko partzial batekin aurretik jarri dira berriro italiarrak. Baskoniak eta Virtusek saskiraketak trukatzen jarraitu dituzte. Azkenean, Luca Banchirenek aurretik amaitu dute hirugarren laurdena (60-63). Baskonia markagailua iraultzen ahalegindu bada ere, ezin izan dute Virtus gainditu (81-91).