Urdin-gorriek urteko etxeko azken norgehiagoka jokatuko dute europako bederatzigarren garaipenaren bila.
Ostegun honetan (20:30), Baskoniak europako txapelketako lehia berri bati egingo beharko dio aurre Luca Banchiren gizonen aurka. Azken zortzi neurketetatik zazpi irabazita, gasteiztarrek bolada ona luzatu nahi dute sailkapenaren goiko postuetan mantentzeko. Italiarrek azkenekoz 2022ko abenduaren 22an bisitatu zuten Zurbanoko pabiloia eta urdin-gorriak atera ziren garaile 90 eta 79-ko markagailuarekin.
4º Baskonia (8 garaipen eta 5 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek Buesa Arenako erreskadako bost partidetatik azkena jokatuko dute. Pasaden astean Fenerbahce eta Izar Gorria menderatu eta sailkapeneko laugarren postura jauzi egin ondoren iritsiko dira norgehiagokara urdin-gorriak. Tadas Sedekerkis da txapelketako erreboteatzailerik nagusiena (8.4), Markus Howard bigarren saskiratzaile nagusiena (18.5) eta Chima Moneke laugarren jokalaririk baloratuena (20.1).
3º Virtus Segafredo (9 garaipen eta 4 porrot): Maccabiren aurka Euroleagueko azken lehia irabaztetik iritsiko da gasteizera talde italiarra. 9 neurketa irabazita, Luca Banchirenek denboraldi hasiera oso ona izan dute. Tornike Shengelia (17.3 puntu eta 22.3-ko balorazioa) Virtuseko jokalaririk baloratuena bezala itzuliko da Buesa Arenara. 2019 eta 2021. urteen artean bere etxea izandakora ere itzuliko da Achille Polonara.
Euroleaguen 13 aldiz neurtu dituzte indarrak Baskoniak eta Virtusek, garaipenen balantzea 7koa delarik gasteiztarrentzat. Ostegun honetan (20:30), sailkapeneko hirugarren eta laugarren taldeen arteko lehian, Dusko Ivanovicen gizonek europako txapelketako bederatzigarren garaipena lortzeko borrokatuko dute.