Lenovo Tenerife gainditu ondoren, urdin-gorriek hiru garaipenekin amaitu dute astea.
Baskoniak aste borobila itxi du Buesa Arenan hiru garaipen lortu ondoren. Gasteiztarrek amaieraraino borrokatu duen Txus Vidorretaren taldea menderatzea lortu dute. Dusko Ivanovicek sei gizonek gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 22 puntu, 5 errebote eta 24-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da etxekoen jokalaririk nabarmenena.
6 eta 0-eko partzial batekin, Baskoniak sentsazio onekin hasi du neurketa. Lenovo Tenerife hiruko marratik asmatzen hasi da eta markagailua iraultzea lortu du lehen hamar minutuetan (22-25). Dusko Ivanovicen gizonek erantzun egin dute. Markus Howardek erreskadan lortutako lau hirukok aurretik jarri ditu gasteiztarrak. Urdin-gorriek 12 punturaino eraman dute aldea atsedenaldira (56-44).
Irteera bikaina izan dute urdin-gorriek aldageletatik. 14 eta 10-eko partzial batekin, diferentzia 15 puntura eraman dute (69-54). Pare bat jaurtiketa on batzuekin, Txus Vidorretarenak aldea murriztea lortu dute, Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Azkenean, gasteiztarrak aurretik iritsi dira azken hamar minutuetara (78-73). Kanariarrek puntu bakar batera jartzea lortu dute (78-77). Baskoniak aurretik mantentzea lortu du Endesa Ligako zazpigarren garaipena erdiesteko (104-100).