Dusko Ivanovicen gizonek talde serbiarraren aurka jokatuko dute Buesa Arenako asteko bigarren erronka.
Fenerbahçe-ren aurka lortuta garaipenetik 48 ordura, Baskonia Zurbanoko pabiloira itzuliko da Turkish Airlines Euroleagueko hurrengo erronkari aurre egiteko (20:30). Zaleen aurrean, talde gasteiztarrak Izar Gorriaren aurka jokatuko du, europako zortzi talderik onenen artean mantentzeko balioko dion garaipena lortzeko helburuarekin.
5º Baskonia (7 garaipen eta 5 porrot): Norgehiagoka garrantzitsua Dusko Ivanovicentzat, denboraldia hasi zuen taldearen aurka neurtuko dituelako indarrak. Fenerbachçe mendean hartu ondoren, talde arabarra sailkapeneko bosgarren postuan kokaturik ageri da zazpi garaipenekin. 20 eta 17,3-ko bataz besteko balorazioarekin, Chima Moneke eta Tadas Sedekerskis kapitaina dira jokalaririk garrantzitsuenetarikoak.
16º Izar Gorria (4 garaipen eta 8 porrot): Asteko lehen neurketan Valentzia Basketen aurka erori ondoren iritsiko da gasteizera Belgradeko taldea. Pasaden denboraldian baskoniako kapitain izandako Rokas Giedraitis, hiru urtetan bere etxea izandakora itzuliko da. 11,5 puntu, 5,2 errebote eta 14,9-ko balorazioarekin, Luka Mitrovic serbiarra da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Zurbanoko pabiloiak bi taldeen arteko 17. norgehiagoka hartuko du. Baskonia bere bertsiorik onena erakusten ahaleginduko da europako txapelketako zortzi talderik onenen artean mantentzeko.