Dusko Ivanovicen gizonek exijentzia handiko hainbat neurketa jokatuko dituzte etxean.
9 egunetan, Baskoniak 5 erronka berri izan ditu Buesa Arenan. Zaleen babesean, Dusko Ivanovicen gizonek bi txapelketetan batzen jarraitzeko borrokatuko dute. Baskoniaren esprintean, abenduaren 6tik 14ra bitartez, urdin-gorriek 48 orduero lehia berri bat izango dute tenplu gasteiztarrean.
Bost norgehiagoketatik hiru europako txapelketakoak izango dira, non Baskoniak batzen jarraitu nahi duen zortzi talderik onenen borrokan jarraitzeko. Fenerbahceren aurkako lehiak (abenduak 6 – 20:30) emango dio hasiera baskoniaren esprintari. 48 ordu beranduago, Dusko Ivanovicen gizonak Buesa Arenara itzuliko dira Izar Gorriaren bisita jasotzeko (abenduak 8 – 20:30). Baskoniak Virtusen aurka (abenduak 14 – 20:30) itxiko du Zurbanoko pabiloian biziko diren exijentzia handiko neurketak.
Euroleagueko norgehiagoken artean dauden gainontzeko bi neurketak etxeko txapelketakoak izango dira. Abenduaren 10ean (17:00) urdin-gorriek Lenovo Teneriferen aurka jokatuko dute Endesa Ligako 13. jardunaldian, bi egun beranduago (20:30) Zunder Palentziaren bisita jasotzeko ACB-ko aste barruko jardunaldi batean.
9 egunetan 5 norgehiagoka jokatuta, Baskoniak exijentzia handiko boladari egin beharko dio aurre Buesa Arenan. Zaleen babesean, Dusko Ivanovicen gizonek, Euroleaguen zein Endesa Ligan, garaipen garrantzitsuak lortzeko borrokatuko dute.