Baskoniaren historiako entrenatzailerik ohoratuenak etapa berri bat biziko du urdin-zurien aulkian.
Dusko Ivanovic Gasteizera itzuli da Baskoniaren buru izateko. Ivanovicek (Montenegro, 1957) hartuko du gasteiztarren gidaritza denboraldi hau amaitu arte. Belgradeko Izar Gorritik datorren balkanetako prestatzaileak eskarmentu handia du aulkietan, bai Turkish Airlines Euroleaguen, bai Endesa Ligan.
Klubeko entrenatzailerik ohoratuenak bere laugarren etapa biziko du talde gasteiztarreko aulkian. Duskorekin, Baskoniak 3 Endesa Liga, 4 Errege Kopa eta Superkopa bat irabazi ditu.
Ivanovic datozen orduetan izango da aurkeztua eta Baskoniako entrenatzaile bezala bere lehen lan saioa zuzenduko du. Ongi etorri, Dusko!