Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute talde lituaniarra gainditu.
Baskonia Zalgirisen aurka erori da europako txapelketako laugarren jardunaldian. Urdin-gorriek ezin izan dute lituaniarren hasiera ona irauli eta 82 eta 99-ko markagailuarekin erori dira. Markus Howard izan da talde arabarreko jokalaririk nabarmenetarikoa Euroleaguen 500 puntuak gainditu dituen egunean.
Zalgiris hobeto atera da kantxara eta 0 eta 5-eko partziala ezarri du hasierako minutuetan. Baskoniak hutsuneak aurkitu ditu zonaldean eta saskiraketak lortzen hasi da baina ezin izan du markagailua irauli. Lehen laurdena 14 eta 22-ko markagailuarekin amaitu da. Lituaniarrek kanpoko jaurtiketetan erakutsitako portzentai onak, urdin-gorriek diferentzia ez murriztea ekarri du bigarren laurdenaren hasieran (25-38). Joan Peñarroyaren gizonak hainbat jokaldi on kateatu dituzte erasoan, 10 eta 0-eko partziala ezarriz atsedenaldirako hiru minuturen faltan. Lehen zatia 39 eta 46-ko markagailuarekin amaitu da.
3 eta 10-eko partzial batekin, Kazys Maksvytisen gizonek distantzia hartzea lortu dute. Lituaniarren defentsak urdin-gorriek saskiraketak galarazi ditu. Zalgiris 13 puntuko aldearekin iritsi da azken laurdenera (61-74). Kanpotik gehiago asmatuta, bost puntura hurbiltzea lortu du Baskoniak (75-80). Azkenean, talde arabarra Zalgirisen aurka erori da (82-99).