Endesa Ligan Unicajaren bisita jaso baino lehen, europako jardunaldi bikoitzeko lehen astea jokatuko du etxean Baskoniak.
Eskaera handiko astea gasteiztarrentzat, sei egunetan Bayern Munichen, Zalgirisen eta Unicajaren bisitak jasoz. Berlinen, etxetik kanpoko europako lehen garaipena lortu ondoren, Joan Peñarroyaren gizonek, zaleen babesean, bi garaipen berri lortzen ahaleginduko dira sailkapenean gora egiteko. Lehen lehia astearte honetan (20:30) izango da, baskoniaren balantze bera duen Bayern Munichen aurka.
10ª FC Baryern Munich (Garaipen 1 eta porrot 1) Pablo Laso gasteiztarrak zuzentzen duen taldeak garaipen batekin eta porrot batekin abiatu du Turkish Airlines Euroleague, sailkapeneko hamargarren postuan kokatuz. Entrenatzaileaz gain, zortzi jokalari berrirekin indartu da klub alemaniarra. 14,5 puntu, 4 errebote eta 17-ko balorazioa erdietsita, Leandro Bolmaro argentinarra da taldeko jokalaririk nabarmenena.
11ª Baskonia (Garaipen 1 eta porrot 1) Talde gasteiztarrak denboraldiko Euroleagueko lehen garaipena lortu zuen pasaden ostegunean Alba Berlinen aurka. Etxetik kanpoko lehen garaipenak indarra emango die urdin-gorriei zaleen aurrean jokatuko du europako bi norgehiagoketarako. Euskaldunek eta Alemaniarrek hamar aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 6tan atera dira garaile urdin-gorriak.
Buesa Arenan hiru norgehiagoka jokatuko dituen aste gogorrari ekingo dio Baskoniak. Astearte honetan (20:30), partida garrantzitsua jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek Municheko taldearen aurka. Bi txapelketetan batzen jarraitzeko aukera baskoniarentzat.