Europako etxetik kanpoko lehen lehian, Baskoniak ALBA Berlinen aurka jokatuko du.
Joan Peñarroyaren gizonak alemaniako hiriburura iritsi dira ostegun honetan, urriak 12 (20:30), ALBA Berlinen aurka jokatzeko. Etxetik kanpo, txapelketako lehen garaipena lortzen ahaleginduko da Baskonia. Bi taldeek pasaden martxoaren 28an jokatu zuten azkenekoz eta 93 eta 87-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
15º ALBA Berlin (Garaipenik ez eta Porrot 1): Israel Gonzalezek zuzentzen duen taldeak urdin-gorrien bisita jasoko du ostegun honetan (20:00). Alemaniarren arteko derbian Bayern Munichen aurka erori ondoren, Berlineko taldea europako lehen garaipena lortzen ahaleginduko da. ALBA 4 zalantzarekin iritsiko da neurketara, baina espainiako entrenatzaileak 12 jokalari izango ditu bere aginduetara. Tartean ageri dira Ziga Samar eta Matt Thomas joko-antolatzaile berriak. Azken jardunaldian baloratuena izan zen Johannes Thiemann ere bertan izango da.
12º Baskonia (Garaipenik ez eta 1 Porrot 1): Europako etxetik kanpoko lehen garaipena lortzeko helburuarekin iritsi da Berlinera Baskonia. Azken norgehiagokan Coviran Granada 81 eta 90-eko markagailuarekin menderatu ostean iritsiko dira lehiara Joan Peñarroyaren gizonak. Lehen jardunaldiaren ondoren, txapelketako talderik errebotatzaileena bihurtu da Baskonia.
Bi taldeek 12 aldiz neurtu dituzte indarrak europako txapelketan eta urdin-gorriak garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira. Mercedes Benz Arenak euroleagueko bigarren jardunaldiko neurketa hartuko du ostegun honetan (20:00).