Astebete baino gutxiagoan 29.500 jarraitzaile baino gehiago erakarriz, Baskoniak aldea markatu du.
Estreinaldi ikusgarria izan du Zurbanoko pabiloiak bi txapelketetan. Pasaden irailaren 30ean, Surne Bilbao Basketen aurka lortutako garaipenean, 15.504 zale batu ziren Opening Game-an. Astebete beranduago, Baskonia-Real Madril batek eman zion hasiera Euroleagueari, 14.017 jarraitzaile erakarriz. Argiz, kolorez eta musika emanaldiz beteriko bi partida handiko jardunaldiak.
Zurbanoko entitateak zifra errekorrak ezarriz eman dio hasiera bi txapelketei. Klubaren historian lehen aldiz, 29.500 zale baino gehiago batu dira bi norgehiagoketan. Baskoniako jarraitzaileek erantzun bikaina eman diote talde urdin-gorriak pasaden denboralditik antolatzen dituen ikuskizunei.
Buesa Arenako denboraldiko lehen neurketan, 15.500 eskumuturrekok giro magikoa sortarazi zuten. Taldearen aurkezpeneko ikuskizun akrobatikoek, aldea markatu dute. Viccoren, Maldita Nerearen, Juan Maganen, ETS-ko Iñigoren eta Gatiburen kontzertuek zaleak altxarazi zituzten.
Turkish Airlines Euroleagueko lehen jardunaldi bikoitza Buesa Arenan jokatuko da urriaren 17an eta 19an. Datorren asteartean (20:30), Baskoniak Bayern Munichen bisita jasoko du. Ostegunean (20:30), Zalgiris Kaunasen txanda izango da. Azkenik, talde gasteiztarrak Unicajaren aurka jokatuko du asteko azken neurketa (Igandea, 18:30).
Saski Baskoniak, saskibaloiaz haratago doan ikuskizun eredu berritzaile batean, zaleei eskerrak eman nahi dizkie bere harreragatik eta partidaz partida Buesa Arena giro ikusgarrian distiratzea ahalbidetzeagatik.