Real Madrilen aurkako europako txapelketako estreinaldian, Zurbanoko pabiloiak beste gau magiko bat biziko du.
Ordu batzuk besterik ez dira falta Buesa Arenak Euroleagueko 23/24 denboraldi hasierari ateak zabaltzeko. Baskoniak Real Madrilen, egungo txapeldunaren, aurka jokatuko duen neurketarako 14.000 zale baino gehiago baieztatuta daude.
Ekitaldi handi batean, goi mailako neurketaz gozatzeaz gain, ETS-ko Iñigoren eta Gatiburen musika emanaldiak izango dira. Hauek izango dira Buesa Arenako Euroleagueko estreinaldiari ukitu musikala emango diotenak. Bertan, ikuskizun akrobatikoak eta sorpresa gehiago izango dira.
Opening Game-ak izandako arrakastaren ondoren, tenplu urdin-gorriak bere itxurarik onena erakustiko du 14.000 zale baino gehiagorekin. Joan Peñarroyaren gizonek jarraitzaileen babesa jasoko dute saskibaloi gau ahaztezin baterako.