Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute Real Madril gainditu eta europako txapelketako lehen neurketan erori dira.
Saririk gabeko esfortzua gasteiztarrentzat, azken segundora arte garaipeneko borrokan egon ondoren. Azkenean, Real Madrilek, egungo txapeldunak, 77 eta 79-ko markagailuarekin gailendu da. 13 puntu, 10 errebote eta 22-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Baskonia indartsu atera da neurketara, markagailuan aurretik jarriz lehen minutuetan (6-2). Talde zuriak aldea murriztu du lehen laurdenean zehar, baina Joan Peñarroyaren gizonek saskiraketak lortzen jarraitu dute, lehen laurdenean markagailuan aurretik amaituz (29-23). 0 eta 6-ko partzial batekin, markagailua iraultzea lortu du Real Madrilek. Chus Mateorenak aurretik jarraitu dute, baina defentsan aurrerapausoa emanez, lidertza berreskuratu du Baskoniak (45-41). Azkenean, atsedenaldira aurretik iritsi dira gasteiztarrak (47-43).
Intentsitate puntu bat gehiagorekin atera da Real Madril eta berriz ere aurretik jarri da. Joan Peñarroyaren gizonek ez dute etsi eta erasoan hainbat jokaldi on kateatuz, zazpi puntuko aldea lortu dute laugarren laurdenera iristeko hiru minuturen faltan (65-58). Azken laurdenera 67 eta 62-ko markagailuarekin iritsi da. 14 eta 6-ko partzial batekin aldea handitzea lortu du Baskoniak. Talde zuriak baina, amaieraraino borrokatu du eta neurketa berdintzea lortu du hiru minuturen faltan. Azken segundora borrokatu badute ere, urdin-gorriek ezin izan dute garaipena lortu (77-79).
Baskonia bere hurrengo erronkan pentsatzen ari da. Igande honetan, Coviran Granadari egingo diote bisita Endesa Ligako jardunaldi berri batean.