Joan Peñarroyaren gizonek egungo txapeldunaren aurka neurtuko dituzte indarrak europako txapelketako lehen jardunaldian.
Europako txapelketa nagusiaren hasiera iritsi da. Ostiral honetan, urriak 6 (20:30), Baskoniak Euroleagueko egungo txapeldunaren, Real Madril, bisita jasoko du. Opening Game arrakastatsuaren ondoren, Buesa Arenak bere itxurarik onena erakutsiko du, 13.000 zale baino gehiago baieztatuta daudelarik, 23/24 Turkish Airlines Euroleagueko denboraldi hasierako. Baskoniak badaki zer den talde zuria gailentzea, pasaden denboraldian jokaturiko lau neurketetan hartu zuten mendean. Talde zuriaren azken bisita pasaden abenduaren 29an izan zen eta 92 eta 86-ko markagailuarekin atera zen garaile Baskonia.
BASKONIA: Europako txapelketarik nagusienari ekiteko prest daude Joan Peñarroyaren gizonak. Endesa Ligako azken norgehiagokan Surne Bilbao Basketi gailendu ondoren, Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du 23/24 denboraldiko Euroleagueko estreinaldian. Urdin-gorriek Buesa Arena faktorearen laguntza izango dute egungo txapeldunaren aurka Europako lehen garaipena lortzeko.
REAL MADRIL: Duela bi aste Superkopa irabazi ondoren eta ligako azken norgehiagokan Bartzelona menderatu ondoren, talde zuria energiaz beteta iritsiko da Buesa Arenara. Pasaden denboraldiko taldearekin alderatuta, aldaketa gutxi izan ditu Real Madrilek. Nigel William-Gossen, Anthony Randolphen, Adam Hangaren eta Petr Cornelieren agurren ondoren, Chus Mateorenak Facundo Campazzoren itzulerarekin indartu dira soilik.
Bi taldeek 16 aldiz neurtu dituzte indarrak europako txapelketan eta balantza urdin-gorrien alde ageri da bederatzi garaipenekin. Real Madrilen aurka erreskadako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak.