Klubak estatubatuarraren kontratua luzatu du eta zaleei saskibaloiko gau handiak eskaintzen jarraituko du datozen hiru denboraldietan.
Hiriarekin, zaleekin eta sentimendu batekin konexio berezia duen jokalari ikusgarria. Baskoniak eta Markus Howardek elkarrekin jarraituko dute 2026. urtera arte. New Jerseyn jaiotako jokalaria eta Baskonia akordio batera iritsi dira, azken urteetako jokalaririk ikusgarrienetako batek datozen hiru denboraldietan kamiseta urdin-gorria janzteko.
Baskonismoak, hasiera-hasieratik bere jarraitzaileekin konektatu zuen, Buesa Arena osoa zutik jarriz era Europa osoko pabiloi askoren errekonozimendua jasoz, Howard bezalako jokalari baten ikuskizunaz gozatzen jarraituko du.
Gasteizen eginiko lehen denboraldian Euroleagueko hiruko egilerik onena izan zen eta Endesa Ligako bostekorik onenean aukeratu zuten jokalaria. 66 neurketetan, Howardek 15,4 puntu erdietsi zituen, hiruko marratik %39,5-eko portzentaia edukiz.
Markus Howardek eta Baskoniak, baskonismo osoa gozarazten jarraitu nahi dute.