Talde arabarra derbi batekin estreinatuko da etxean.
Baskonia zaleen aurrean denboraldiko lehen norgehiagoka ofiziala jokatuko dute bihar, irailaren 30ean (18:00), Joan Peñarrroyaren gizonek Surne Bilbao Basketen aurka. 125 egun geroago, Buesa Arenak bere ateak irekiko ditu Opening Game-arekin, Zurbanoko Pabiloiko denboraldiari hasiera emateko. Saskibaloirik onenaz gozatzeaz gain, Juan Maganen, Viccoren eta Maldita Nerearen musika-emanaldiez eta LED argien eta akrobazien ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldearen azken bisita pasaden martxoaren 26an izan zen eta gasteiztarrak 100 eta 78-ko markagailuarekin atera ziren garaile.
9º Baskonia (Garaipen 1 eta porrot 1): Zurbanoko taldeak bihar, arratsaldeko 18: 00etan, hasiko du 23/24 denboraldia etxean. Endesa Ligako lehen bi jardunaldiak kanpoan jokatu ondoren, Baskonia Buesa Arenara itzuliko da Surne Bilbao Basketen aurka jokatzeko. 15.500 zalek baino gehiagok babestuta, denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek.
4º Surne Bilbao Basket (Garaipen 1): Morabanc Andorra 95 eta 73 mendean hartu ondoren, etxeko txapelketako bigarren garaipenaren bila iritsiko da neurketara talde bilbotarra. 6 jokalari berrirekin, besteak beste, Melwin Pantzar eta Alex Renfroe joko-zuzendariak, indartu den Surne Bilbao Basket zuzentzen jarraitzen du Jaume Ponsarnauk. Bizkaitarrek ere barneko jokoa indartu dute Sacha Killeya-Jones, Thijs De Ridder eta Tryggvi Hlinasonekin.
Baskoniaren eta Surne Bilbao Basketen arteko 41. derbia izango da eta horietatik 32tan atera dira garaile gasteiztarrak. Bihar, irailaren 30ean (18:00), beste garaipen bat lortu nahi du Baskoniak Opening Game-an.