Bostehun zale baino gehiago hurbildu dira Baskonia-Alaves dendara jokalari urdin-gorriak gertutik ezagutzeko.
Taldearen eta zaleen arteko batasuna pil-pilean dago denboraldiaurre honetan. Joan Peñarroya buru zuen taldeak, bere idoloak gerturik ezagutzeko 17:30ak baino lehenagotik denda ofizialean itxaroten zeuden baskonia zaleen berotasuna jaso du.
Gasteizko erdigunean izan diren bi orduetan sinadurak, selfiak eta besarkadak behin eta berriz errepikatu dira. Zaleek bikain erantzun dute eta talde osoari energia positiboa eman diote 2023-24 denboraldia hasi baino egun batzuk lehenago.