Akordio berri honekin, zortzi urteko harremana eta lotura profesionala izango dute bi erakundeek.
Baskoniako babesleen familiaren parte izaten jarraituko du Grupo Recalvik, bien arteko konpromisoa 2026. urtera arte luzatu ondoren. Multinazionalak, Baskoniaren babesle ofizialak, presentzia nabarmena izaten jarraituko du lehen taldeko Endesa Ligako galtzaren atzealdean.
Gainera, beraren marka pabiloiko LED paneletan egongo da ikusgai, eta klubaren euskarri digitaletan izango du presentzia. “Hileko Mate Recalvi” sare sozialetako ekintzarik nabarmenetakoa izaten jarraituko du.
Mundu osoan 50 banaketa-zentro baino gehiago dituelarik, Espainiako eta Portugalgo ordezko piezen eta osagarrien banaketa-talde handienetako bat da Recalvi. Sarea Latinoamerikako eta AEBetako herrialdeetan zabaltzen da. Konpainiak automobilgintzaren sektoreko negozio askotan parte hartzen duten sozietateak handitzen jarraitzen du.