Araba Sariko leihatilan jasotzen den guztia kaltetuei bideratuko die klub gasteiztarrak.
Baskoniak eta Ok Mobilityko Othman Ktiri Fundazioak konpromisoa hartu dute irailaren 8ko lurrikarak kaltetutako herritarrekin, bereziki Marokoko hegoaldean. Araba Sariko txarteldegian jasotzen den guztia kaltetuei bideratuko die klubak.
Othman Ktiri Fundazioak urtebete baino gehiago darama Marokoko Tinghir probintzian lanean, bertako elkarte eta eragileekin batera. Bertan, Khettaretako milaka urteko ur-sistema berreskuratzeko lanean ari da, eta arreta berezia eskaintzen die ur-eskasia duten landa-eremuetan bizi diren pertsonei.