Lau herrialdetako eta 28 probintzietako jarraitzaileak izango dira Buesa Arenako denboraldi hasierako ekitaldian.
Opening Game-a ez da oharkabean pasatzen, ezta nazioartean ere. Lau herrialdetako (Frantzia, Italia, Ingalaterra eta Espainia) zaleak izango dira Buesa Arenako urteko gertakaririk garrantzitsuenetako baten lekuko. 28 probintzietatik 15.000 pertsona baino gehiago etorriko dira ekitaldi handira.
Baskonia eta Surne Bilbao Basketen arteko derbiak emango dio hasiera 23-24 denboraldiari Zurbanoko pabiloian. Ekitaldi horretan, bigarren urtez jarraian, argi eta soinu ikuskizun handiak izango dira, baita Vicco, Maldita Nerea eta Juan Magan artisten kontzertuak ere. Opening Game-aren bigarren edizioak harrera ona izan du eta horren erakusle da duela egun batzuk daramatzatela agorturik sarrerak.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie zaleei emandako erantzun bikainarengatik.